XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.3.5 Koskol edo txorokil jolasak

Koskolak biltzen

Adina: 7-14

Iraupena: 30'

Partaide kopurua: Nahi adina

Taldeka ala bakarka: Bietara

Monitoreak: Partaide eta gidari

Hizkuntza lanketa: Luze-zabalekoa

Materiala: Koskolak, kutxak eta klarionak.

Azalpena: Haurrak taldeka jarriko dira (haur kopuruaren arabera, baina komenigarria da 2, 3, edo 4 talde izatea) bere arteko lehian.

Lurrean taldeak beste koskol ilada egingo ditugu.

Ilada bakoitzean hamar bat koskol egongo dira (kontuan hartu zenbat eta koskol gehiago jarri ahalegin handiagoa eskatzen duela).

Koskol batetik bestera metro erdiko tartea utzi daiteke eta koskol bakoitza dagoen tokia lurrean markatu klariona erabiliz.

Ilada bakoitzaren abiapuntuan kutxa edo saski bat jartzen da.

Haurrak iladan jarriko dira, aurrenak koskolak banan-banan hartu eta kutxa barruan sartu behar ditu; amaitu bezain laister, bigarrenak banan-banan jarri behar ditu koskol guztiak markaturik gelditu diren tokietan.

Honela batek jaso eta besteak jarri, taldeko partaide guztiek egin arte.

Denbora gutxien erabili duen taldea izango da irabazlea.

Aldaera: Taldeak osatu beharrean, banaka jolas egin dezakete.

Koskolak ontzian lehenengo sartzen dituenak irabazten du (ez dira berriro jarri behar).